2012/05/29

Ekainean izango ditugun Zilegiak

iritzia: 
HERNANI:

-TupperSex: ekainak 11, 14:30ean eta ekainak 18, 19:00tan Hernaniko AEK euskaltegian.
Prezioa: 5€

ASTIGARRAGA

-TupperSex: ekainak 6, 19:00tan Kultur Etxean.
Prezioa: 5€
-Bizi-Kalitatea hobetzeko aholkuak: ekainak 12, 9:30-11:30 Kultur Etxean.
Prezioa: 5€
-Automakillajea: ekainak 5, 12 eta 19an, 14:30-16:30 Kultur Etxean.
Prezioa: 15€

2012/05/24

Mintzamena lantzeko barnetegi berezia

iritzia: 
NON: Foruko Barnetegian.
MAILAK: 1. 2. eta 3. maila.
IRAUPENA: bi aste.
NOIZ HASI: ekainaren 4an.
NOIZ AMAITU: ekainaren 15ean.

MATRIKULA PREZIOA:

AEKn matrikulatuta dauden ikasleak 320 €
AEKn matrikulatuta ez dauden pertsonak 370 €


IZENA EMATEA:
Ekainaren 1a arte Gernikako AEKn

Postura egokiak eta arnasketak

iritzia: 





Atzoko Zilegi Eskolan, ikasleek gorputz postura egokiak eta desegokiak aztertu zituzten; Nola eseri behar garen, motxilak eta pisuak nola eraman, lo egiteko posturarik egokiena eta makurtzeko modurik aproposena landu zuten.

Horretaz aparte arnasketari buruz hitz egin zuten:
Arnasketa, sudurretik egin behar dela aipatu zien Amaiak, ez ahotik. Sudurraren zeregina berebizikoa da: airea garbitu, berotu eta behe-arnasketa bideetara igarotzeko egokitzen du. Arnasketa mota ezberdinak aipatu zizkien ere: Goi-arnasketa edo lepauztai-mailakoa, arnasketa ertain edo saihets-artekoa, behe-arnasketa edo abdominala eta arnasketa osoa. Arnasketa egokia eginez gero, okerreko ohiturak zuzendu ditzakegu. Hasieran, egunean hainbat aldiz praktika dezakegu, ohitzen joateko: etxean lanean, oinez goazela... noiznahi egin dezakegu edo. Badira arnaste-ariketa ugari: den-denak lasaitzen laguntzen dutenak eta insomnioari aurre egiteko ere baliatzen direnak, oheratu aurretik praktikatuz gero. Tentsioak eta estresak erasotzen digutenean ere biziki eraginak direla frogatzen dute, efektu lasaigarria eragiten digutelako.

2012/05/23

Lehen Sorospenak

iritzia: 




Aste honetan, Lehen Sorospenak Zilegiari jarraipena eman diogu Hernanialdeko AEKn.

Saio honetan, aurrekoan ikasitakoaren errepaso bat egin dugu eta gauza berriak ere ikasi ditugu; Shok ezberdinak nola tratatu (hipobolemikoa, kardiogenikoa, neurologikoa...), odol jarioak daudenean zer egin...

Erredura maila ezberdinak ere ikusi ditugu eta kasu bakoitzean zer gerta daitekeen azaldu digu gai emaileak: "1. mailako erredura" dugula esaten digutenean, epidermisa erre zaigula esan nahi du (eguzkiak sortutako erredura adibidez). 2. mailakoan dermisa ere erretzen da eta baba aterako zaigu (olio beroarekin sortu daitekeena adibidez) eta 3. mailakoan, hipodermisa erre egiten da eta nerbioak ere, azala belztu egiten da.... Beraz, nahiz eta 3. mailakoa erredurarik larriena izan, minik ez digu emango nerbioak erreta baitaude.

Ikasle eta dinamizatzaile guztiak oso gustura sentitu ginen eta orain badakigu istripu bat gertatuz gero nola erreakzionatu behar dugun!

2012/05/17

Euskal memoria Hernanin

iritzia: 
"EUSKAL MEMORIA: FRANKISMOA EUSKAL HERRIAN": Gure historia guk geuk kontatuta memoria historikoa berreskuratzeko asmoz, Frankismoari buruz arituko gara Zilegi Eskola honetan.

Maiatzak 28, astelehena, 19:00tan Hernaniko Aekn izango da.
Maiatzak 30, asteazkena, 9:30tan Hernaniko Biteri Kultur etxean.

Interesatzen bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan.